martes, 29 de septiembre de 2009

IbiilalDiia BeRmeoon !


Ibilaldia Bizkaiko Ikastolen jaia da. 1970eko hamarkadaren azken urteetan ikastolen mugimendua nabarmen sendotu eta egituratu zan, izan be, ikastola barriak sortu eta abian egozanaknabarmen hasi ziran. Testuinguru honetan sortu ziran ikastolen aldeko jaiak. Lehenengo Ibilaldia Uribe Kostako ikastolek antolatu eben Getxon 1978.urtean. 1980tik aurrera Ibilaldia urteroko hitzordua bihurtu da euskatzale guztiontzat. Urteak joan eta urteak etorri Ibilaldiak bere sortzeko arrazoiei eusten deutse: Bizkaiko Ikastolen jaialdia izatea, ikastolaren hezkuntza proiektua ezagutzera emotea eta erronka barriei aurre egiteko baliabideak eskuratzea. Bermeon 2010eko maitzaren 30ean ospatuko dana 32.edizioa izango da eta Bermeoko Eleizalde Ikastolak antolatuko dau.


Bermeoko Eleizalde Ikastola


“ Goizetan pozik goaz ikastolara gauza onak ikastera, goizetan pozik goaz ikastolara euskeraz ikastera…” Doinu honen babesean igiri ziran, lehenengoz, gure ikastolearen ateak. Ikastolen ibilbidea 60. hamarkadan hasten da, egoera larri eta gogor batean. Arazoak eta beharrizanak ugariak ziran eta egoera haretan gogoa eta ilusioaren bidez, besterik ez, orekatzen ziran hasierako buruhauste hareek. Gure ikastolearen historia hiru zatitan banandu geinke: 1966an sorrera, 1969tik 1978ra kooperatibaren eratzea eta gaurko ikastetxearen eraikitzea; eta amaitzeko, gaur egun bizitzen gagozana. Ezer baino lehen, Bermeon 1965ean EUSKARAREN LAGUNTZAILEAK izeneko taldea sortu zan eta talde honek, 1966ko urriaren 1ean Bermeoko ikastolea izango zana zabaldu eban 23 ikaslegaz Frailen konbentuko “Patroien Eskola” deritxonean. Hile batzuetara, ume kopurua asko igo zan eta baita irakasleena ere. Hurrengo urteetan elkargoa sortu eta bakarkako bideari ekin geuntsan. 1976ko abenduan Ikastetxe barria egiteko Udalaren baimena lortu zan eta 1977ko otsailaren 19an Lehen Harria jarri zan. Ikastetxe barria egin ondoren, ikastoleak 420 ume inguru batu ebazan 17 irakasleren gidaripean. Eleizalde ikastola herri honetako hainbat familiarentzat erreferente argia izan da euren semealaben heziketan, batez be, euskeraz eskainitako irakaskuntza debekatuta egoan garaietan.


Gaur egungo proiektua


Ametsak errealitate bihurtzeko plan estrategikoa dogu oinarritzat gure eguneroko lanean. Eginkizuna: alkar lagunduaz, errespetua eta parte hartzea sustatuaz, haur eskolako lehenengo hileetatik aurrera ikastola ereduan eta euskal kulturan oinarrituta, iritzi kritikodun pertsonak gizarteratuko dauzan kalitatezko heziketa integrala eskaintzea. Ikuskera: haur hezkuntza sendoa izatea. Aniztasunaren trataera planifikatua eta sistematizatua izatea. Heziketa integrala eta prestakuntza akademiko ona eskaintzea. Herriagazko lotura zuzena izatea. Irakaslego prestatua eta inplikatua izatea. Aisialdiko planifikazio indartsua izatea. Baloreak: Zerbitzu jarrera ( herritarren zerbitzurako erakundea). Euskerea eta euskal kulturearen transmisioa sustatzeko jarrerea. Alkarkidetza jarrera eta partaidetza. Alkarbizitzarako oinarrizko baloreak.


Eleizalde tar Luis Ikastola


Arene auzoa 6, 48370 BERMEO TEl. 946187593 Fax. 946187725


bermeo@ikastola.net ibilaldia@ikastola.net www.ibilaldia.net


Ibilaldiaren helburuak


Bi helburu nagusi daukaz gure Ibilaldiak:
1. IBILALDIA 2010 Bermeon berton egitea gure ikastola proiektua ezagutaraztekom aukera paregabea da. Era berean, inguruan ikastola eredua indarbarritzeko baliogarria izango da
2. Gaur gaurkoz gure eskaintza 0 urtetik 16ra bitartekoa da. Orain 32 urte Ikastolaren gaur egungo eraikina sortu zanean 16 ikasgela hartzeko egin zan. Gaur egun, ostera, leku berean 34 daukaguz eta espazio aldetik, bereak emon dau. Horregaitik, azpiegitura batzuk egokitu egin behar dira eta beste barri batzuk egin. Izan be, gune estaliaren premina daukagu eta jantoki, infogela, jolasguneak…eskas geratu jakuz.

IBILALDIA 2010 Bermeon egiteak euskararen aldeko sentsibilizazioa sendotzen lagunduko dau hainbat esparruko eragileak alkar lanean egongo diralako. IBILALDIA lagungarri izango jako Bermeori euskeraz egiten jarraitzeko eta bizibarritzeko kontzientzia hartzeko.


Marigoran Kikunbera


Bermeoko 2010eko IBILALDIAk hedatuko dauan mezuaren oinarria da “Marigoran Kikunbera”. Gorantza datorren marean guk kikunbera egiten dogu. Itsasoari lotutako herria izanda gorantz datorren itsasoko marea aukeratu dogu modu metaforiko batean ikastolen inguruko mugimendua definitzeko. Ikastolen marea, euskeraren marea…mundua bera dator gorantz, beran barrikuntza eta aldaketa guztiekaz. Eta horren aurrean, bigarren berbeagaz, guk, kikunbera egiten dogu; buruz murgiltzen gara marea horretan. Honek, konfiantza erakusten dau, ez dogu eta egingo kikunbera konfiantza bako uretan. Bestetik, inplikazioa iradokitzen dau, datozen “ur barrietan” bustitzeko jokaera, urrunetik begira egon beharrean parte hartuz. Bestalde, marea gorantz dator, ez dau ondiño goia jo. Honela, zabalik izten dogu bakotxaren aportazioa marea horretarako gehikuntza izan daiten. “Kikunbera” berba bera da beste klabeetako bat, geure keinu berezia. Batetik, Bermeo bertoko adierazpide bat dalako, eta horrek, indarra eta zehaztasuna emoten deutso leloari.

Kikun

Bermeoko IBILALDIA 2010eko logoa Kiku izeneko bost puntadun izarra da, itsasoko izarra. Bere bost besoak Ibilaldia osotasunean zabalduko daben bost bideak dira:

1. ITSASOA: atal honek natura hartuko dau baitan, berarekiko errespetua eta ezagutza, ingurumenak Bermeon daukan presentzia adierazkorrena aurkeztuz, hau da, itsasoa.

2. IKASTOLA: ikastolaren izatea eta giroa islatuko dauz atal honek, bere baloreak eta proiektua, bertako ikasleak eta irakasleak, gurasoak eta langileak oro har, talde haundi eta berezi bezala aurkeztuz.

3. KULTURA: atal honek kultur adierazpide guztiak bereganatuko dauz. Iraganetik edan eta geroa sortzen dauan herri bat. Bizirik mantentzen dan herri anitz bat.

4. IZARTU: guztion parte hartze aktiboa bultzatuz, herri eta eskualde mugimendua bizteko atala. Ideiak izar bizi bihurtuz, lo egozan indar eta antolakuntzak izartuz.

5. EUSKEREA: euskerea da gure argia, gure itsas argia kasu honetan. Euskereak egiten gaitu euskaldun, ezbardin eta bakar munduan. Erabili eta bizi egingo dogu.


Egileea: Hiart Anitua Garcia

No hay comentarios:

Publicar un comentario