martes, 20 de octubre de 2009

martes, 13 de octubre de 2009

Nafarroa oiinez !

Nafarroa Oinez Nafarroako Ikastolen jaia da. Urtero Nafarroako ikastola ezberdin batek hartzen du bere gain jai honen antolakuntza eta 80.0000-100.000 pertsonen artean biltzen ditu. Egun horretarako, zazpi bat kilometroko ibilbidea prestatzen da, eta bertan gune desberdinak kokatzen dira, adin eta gustu guztietarako, gorputz eta gogo behar guztiak asebetetzeko. Kirol eta kultur programazio zabala eskaintzen da, eta jateko eta edateko txosnak nonahi aurkitzen ahal dira.
Lehenbiziko Nafarroa Oinez 1981ean antolatu zen. Garai hartan, Altsasuko Iñigo Aritzak hartu zuen antolatzeko ardura, aurreko inolako esperientziarik gabe. Baina, hain izan zen arrakastatsua, non urtero jarraipena izan baitu. Gainera, Euskal Herriko beste lurraldeetara ere zabaldu zen, bakoitzean izen eta nortasun propioa hartuz: Bizkaian, Ibilaldia; Gipuzkoan, Kilometroak eta Araban, Araban euskaraz.Jaiaren antolaketa txandakatu egiten da Nafarroako ikastolen artean, tokian tokiko eta unean uneko beharren arabera. Bakoitzaren egoera eta izaera izaten dira urte bakoitzean logoa eta leloa markatzen dituztenak. Egun bateko jaia bada ere, urte osoan zehar beste zenbait kirol eta kultur ekitaldi izaten dira. Beraz, urte osoko lana izaten da ikastolako ehundik gora gurasok buru-belarri aurrera eraman beharrekoa. Izan ere, gurasoak batzorde desberdinetan antolatzen dira: ekonomia-batzordea, babesleena, komunikazioa, grafismoa, osasun batzordea, ibilbidea, segurtasuna, ostalaritza eta salmentak, eta muntaia, langileak eta jarduerak. Eta Oinez egunean, aldiz, bi mila bolondres lagun izaten dira prest ikastolen jaia antolatzeko.Altsasuko lehenbiziko Oinez hari erreparatuz gero, nabarmen aldaturik agertzen zaizkigu, beraz, bai jaia bera, bai ikastolak, bai gizartea oro har. Aurrerapausoak eman ditugu irakaskuntzaren kalitatean, pedagogian, giza-baliabide eta bitartekoetan. Alabaina, handitze horrek hain zuzen, instalazioak egokitzeko premia ere ekarri digu. Horrexegatik, 2009. urte honetan, Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolari iritsi zaio, berriz ere, ikastola guztien jai erraldoia antolatzeko txanda.
Zer da Nafarroa Oinez-aAtzerritarrek Oineza zer den jakiteko. Egilea: Jesus Iribarren Itzultzaileak: Iosu Gambra eta Juan De la Vega
Egiilea:HiiaRt AniiTua GaRciia!

martes, 6 de octubre de 2009

GuGGenHeiim BusTuRiiaLdeaaN !

Urdaibaiko Guggenheim museoak 15o.ooo bisitari jasoko zituen.Gaur Bizkaiko Foru Aldundiak eta Guggenheim Bilbao Museoak Urdaibaiko handitzearen inguruko hasierako lanen nondik norakoak azaldu dizkio Museoaren Batzorde Betearazleari; izan ere, proiektu hori abian jarri da Bizkaiko Foru Aldundiarekin 2009ko ekainaren 11n sinatu zen hitzarmenari jarraiki.
Museoak prentsa-ohar batean azaldu duenez, egun arte egin diren azterketen berri eman zaio Batzordeari: museo berriaren kontzeptu-eredua, bisitarien gaineko galdeketak eta merkatuaren ikerketa; zein arkitektuaren aukera eta ekonomiaren gaineko eragina (azken bi hauek oraindik egiten ari diren azterketak dira).
museo berri horretarako proiektatzen den kontzeptu-ereduak oinarri du Bilboko museoaren errepikapena ez izatea. Hortaz, ez datza haren eraikinaren hedatze batean; aitzitik, “handitze eten” gisa taxutu da, bai eraikin fisikoari bai museoaren kontzeptuari dagokionez. Hiri ingurutik urrun, paisaia berezi batean, eraikitzekoa da eta hala, proiektu berriak garatzeko, harremanak eta elkartasunak sendotzeko eta ekimen berritzaile eta burutsuak aurrera eramateko aukera emango du.
Oro har, eredu hori museo aldakor gisa taxu liteke, baldintzen arabera “handia” edo “txikia” izan liteke, etengabe aldatuko liteke, etengabe itxuratuko liteke.
Merkatuaren ikerketa zenbat bisitari izango lukeen jakiteko, Guggenheim Bilbao Museoaren 2.668 bisitariei galdeketa egin zaie; hala, Urdaibaiko handitzeak izango lukeen bisitari kopurua,erabili diren koefizienteen arabera, 107.000 eta 188.000 pertsona artekoa izango litzatekeela jo da. Batez beste, urteko 148.000 bisitari egongo lirateke.
Ekonomian izango lukeen eragina azterketa hau oraindik egiten ari diren arren (urte amaieran eguneratuko da, beste azterketen emaitzak izatean), behinbehineko emaitzek aditzera ematen dute museo berriak, eraikitze aldian, 384 milioi euroko eragina izango lukeela. Horretan barne hartzen dira eragin zuzenak, zeharkakoak eta induzituak; 169,3 milioiko barne-produktu gordina sortuko luke eta ogasunak 73,3 milioiko diru-sarrera izango luke; horrez gain, 3.536 lanpostu sortuko lirateke.
Jardunak izango lukeen eraginari dagokionez, urtean 85,7 milioikoa izango litzateke eta horretan barne hartzen dira eragin zuzenak, zeharkakoak eta induzituak; 43,7 milioiko barneproduktu gordina sortuko luke eta ogasunak 19,3 milioiko diru-sarrera izango luke; horrez gain, 926 lanpostu sortuko lirateke.
Azkenik, Batzorde Betearazlea eta Patronatua abenduan bilduko dira berriro eta bertan aurkeztu eta aztertuko dira egun egiten ari diren eta etorkizunean egingo diren ikerketen emaitzak.


EgiiLea:HiaRt