martes, 13 de octubre de 2009

Nafarroa oiinez !

Nafarroa Oinez Nafarroako Ikastolen jaia da. Urtero Nafarroako ikastola ezberdin batek hartzen du bere gain jai honen antolakuntza eta 80.0000-100.000 pertsonen artean biltzen ditu. Egun horretarako, zazpi bat kilometroko ibilbidea prestatzen da, eta bertan gune desberdinak kokatzen dira, adin eta gustu guztietarako, gorputz eta gogo behar guztiak asebetetzeko. Kirol eta kultur programazio zabala eskaintzen da, eta jateko eta edateko txosnak nonahi aurkitzen ahal dira.
Lehenbiziko Nafarroa Oinez 1981ean antolatu zen. Garai hartan, Altsasuko Iñigo Aritzak hartu zuen antolatzeko ardura, aurreko inolako esperientziarik gabe. Baina, hain izan zen arrakastatsua, non urtero jarraipena izan baitu. Gainera, Euskal Herriko beste lurraldeetara ere zabaldu zen, bakoitzean izen eta nortasun propioa hartuz: Bizkaian, Ibilaldia; Gipuzkoan, Kilometroak eta Araban, Araban euskaraz.Jaiaren antolaketa txandakatu egiten da Nafarroako ikastolen artean, tokian tokiko eta unean uneko beharren arabera. Bakoitzaren egoera eta izaera izaten dira urte bakoitzean logoa eta leloa markatzen dituztenak. Egun bateko jaia bada ere, urte osoan zehar beste zenbait kirol eta kultur ekitaldi izaten dira. Beraz, urte osoko lana izaten da ikastolako ehundik gora gurasok buru-belarri aurrera eraman beharrekoa. Izan ere, gurasoak batzorde desberdinetan antolatzen dira: ekonomia-batzordea, babesleena, komunikazioa, grafismoa, osasun batzordea, ibilbidea, segurtasuna, ostalaritza eta salmentak, eta muntaia, langileak eta jarduerak. Eta Oinez egunean, aldiz, bi mila bolondres lagun izaten dira prest ikastolen jaia antolatzeko.Altsasuko lehenbiziko Oinez hari erreparatuz gero, nabarmen aldaturik agertzen zaizkigu, beraz, bai jaia bera, bai ikastolak, bai gizartea oro har. Aurrerapausoak eman ditugu irakaskuntzaren kalitatean, pedagogian, giza-baliabide eta bitartekoetan. Alabaina, handitze horrek hain zuzen, instalazioak egokitzeko premia ere ekarri digu. Horrexegatik, 2009. urte honetan, Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolari iritsi zaio, berriz ere, ikastola guztien jai erraldoia antolatzeko txanda.
Zer da Nafarroa Oinez-aAtzerritarrek Oineza zer den jakiteko. Egilea: Jesus Iribarren Itzultzaileak: Iosu Gambra eta Juan De la Vega
Egiilea:HiiaRt AniiTua GaRciia!

No hay comentarios:

Publicar un comentario